Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Gaur ez da Izerditan Blai saiorik egongo

Kaixo lagunak!
Azken irratsaioan esan genuen bezala gaur ez dugu saiorik egingo, kide batzuk Euskal Selekzioaren aldeko egunean parte hartuko dutelako Bilbon. Bestetik gogoratu nahi dugu, nahiz eta aurreko astean ere hau aipatu genuen, urtarrilak 5an ere ez dugula saiorik egingo erregeei opariak lapurtzera joango garelako, baina hau ez esan inori.
Ondo bukatu 2010a ta hobeto hasi 2011, beti ere Arraio entzuten!

ESAITeko Egoitz Askasibar Izerditan blai-en

Iepa kaxo!
Urtea amaitzen ari den honetan makiña bat kontu ditugu zuei kontatzeko. Lehenengo zatian gure taldeen emaitzak eta orain arteko balantze azkar bat egingo dugu.
Igandean goizeko 8tan izan zen hondartzeko futbola ere ez dugu alde batera utziko, jardunaldi honetako emaitzak errepasatzeaz gain liga eta kopako banaketa nola geratu den aipatuko ditugu.
Azkenik ESAITeko bozeramaile den Egoitz Askasibarri eginiko elkarrizketa eguntzeko aukera izango duzue. Zuzenean saio entzun ezin baduzue jetsi ezazue grabaketa.
Eskubikoa da Egoitz Askasibar

Dopinga hizketagi gaurko Izerditan Blai-en

Iepa kaxo!
Egunik hotzenetan ere izerditan blai gaude gu, honegatik beste saio bikain bat prestatu dugu gaurkoan. Saioaren lehengo zatian gure taldeek lortutako emaitzak aipatuko ditugu, aipagarriak dira gizonezkoetan eskubaloiko taldeak Segovia aldean lortutako garaipena eta saskibaloian etxean denboraldiko lehen porrota. Emakumezkotan saskibaloiko taldearen garaipen garrantzitsua eta eskubaloian Xixonen izandako porrot estua.
Hondartzeko futbolean aurreko asteazkeneko emaitza eta sailkapenak ere esango ditugu, baita liga erregularreko azken jardunaldia nola den ere.
Saioa amaitzeko azken aste honetan pil-pilean dabilen gaia hartuko dugu, dopinga. Amarru honen bilakaera historikoa eta gaur egungo egoera azaltzen saiatuko gara, baita azken kasu honek ekar ditzakeen ondorioak zeintzuk izan daitezkeen. Hau dena 20.00tatik aurrera!

Areto futboleko bi jokalari Izerditan Blaien

Iepa kaxo lagunak!
Batzuek zubia egin duten arren gu fin ibili gara lanean beti bezala. Kirol askotan jardunaldirik egon ez arren beste batzuk beren partidak jolastu dituzte, guk hauen berri emango dugu.
Surfean koroa hirukoitzeko bigarren frogak ez du nahi genuen emaitzak utzi, Hodei Collazo hasi orduko joan zen kalera eta Aritzek aldiz ezin izan zuen parte hartu txorkatileko bihurritu batengatik. Hirugarren froga hasi aurretik aipatu behar da Eddi Aikau surflariaren omenezko txapelketa abian dela abenduaren lehentik otsailak 28a bitartean.
Saioa bukatzeko izango ditugun gonbidatuak areto futbolean dihardute buru belarri, Eneko lehendik ere gurean izan den arren berarekin ekarriko du Mada. Ea gure elkarrizkitaren ostean Ceramicas Nogales taldeak eta bi jokalari hauek zorte gehiago duten. Areto futbolaz gehiango jakin nahi baduzu ez galdu gaurko saioa, 20.00tatik aurrera!

Melchor Mauri gogoan gaurko saioan

Iepa kaxo lagunak!
Hemen gara beste asteazken bat gehiagoz zuei saio bikain bat eskaini asmoz. Gaurkoan elkarrizketa izan behar genuen baina aste honetan ezin dutenez, hurrengo asteazkenean izango ditugu areto futboleko jokalari pare bat gure estudioan.
Gaurko emaitza sortan albiste gazi gozoak ditugu, futboleko porrot mingarria alde batetik eta saskibaloiko taldearen nagusitasuna bestetik. Hondartzeko futboleko emaitzak eta sailkapenak lortu ditugu zuei eskaintzeko, baita hurrengo asteazkenean izango diren partidak zeintzuk diren.
Surfean koroa hirukoitzeko bigarren froga aurreko asteazkenean hasi zen eta zuzenen berri emateko aukera izan genuen. Orduz geroztik olaturik ez dagoenez ez da erranda gehiagorik jokatu.
Azkenik gure atal kuttunetako izango dugu, historikoak. Gaur Melchor Mauri txirrindulari Kataluinarraz arituko gara, bere plamaresa gogoratzeaz gain gaur egun zertan dabilen jakin nahi baduzue ez galdu gure saioa 20.00tatik aurrera!
Melchor Mauri