Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Entzun atzo I Jaunaren omenez egin genuen saioa

Aurreko artikulu batean haipatu bezala, atzo urtebete egin zen gure irratiko kidea den I Jauna atxilotu zutela. Eta Arraio Irratiko zenbait irratsaiok, saio berezia egin genuen Musika Plazatik, zuzen zuzenean internet eta FM bidez.

Hiru ordu luzez, ZarataZarautz, Izerditan Blai, Zirri-Marra, Atalka, Kaiolatik eta Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako kideak pasa ginen berari eskeinitako saioan. Honez gain, I Jauna bera ere izan genuen gure uhin libretan hizketan, 27 Zapata ere bertan izan zen, Zarauzko sasi bertsolariak eta nola ez Zarauzko txistulariak. Irratsaioa egiten ari ginen bitartean, bere lagunek bisitan grabaturiko bideo bat ikusteko aukera ere izan zen.

Arazo tekniko txiki batzuk izan bagenituen ere, podcastean duzue entzungai saioa:

Aste honetan ez da Izerditan Blai saiorik izango

Iepa kaxo!

Urte berria ondo hasi al duzue? Guk agenda nahikoa betea dugunez aste honetan ezin izango dugu saiorik egin. Badakigu asko sentitzen duzuela baina kirol konpromisoak medio ezingo dugu saiora joan. Hurrengo astean itzuliko garela zin egiten dugun, ondo izan eta hurrengo asteazken arte!

Urteko azken Izerditan Blai saioan Eskubaloia etxetik urrun

Iepa kaxo!

Hemen gara zuei urteko azken saio eskaintzeko asmotan. Gaurkoan emaitza gutxi ditugu futboleko 3. mailako porrota eta playerotako beste jardunaldi bat.

Honegatik gaurkoan elkarrizketa mamitsu bat izango dugu, oraingoz gonbidatu bat lotu dugun arren bigarrengo baten zain gaude. Andoni Beizama izango dugu gaur eskubaloiaren inguruan berriketan. Orain urte dexente Leon aldera joan zen ikastera eta bertan Leongo Ademarren bigarren taldean jardun zuen. Ondoren Santa Barbaran egin zituen 2 urte, Brazilgo txangoaren ondoren berriz ere Leongo Ademarren bigarren taldean dabil. Etxetik urrun eskubaloian jolasteaz zer suposatzen duen jakingo dugu gaur, baita ere harrobiko talde batean egoteak zer dakarren ere.
Andoni Beizama erdian 13 zenbakiarekin
Andoni Beizama Santa Barbaran 37 zenbakia zutik eskuinetik hasita 3.
Hau dena 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!

Historikoen txanda gaurko Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!

Hemen gara beste behin Arraio Irratiko kirol saioa zertaz joango den azaldu nahian. Gaurkoan lehenengo zatian beti bezala emaitzak izango ditugu, futbolean 3. mailako taldearen porrotak zulo zuloan uzten du taldea, areto futboleko berdinketak zapore gazi gozoa utzi du eta saskibaloian bukaeraraino borrokatu arren ez zuten garaipena lortu.

Bestetik hondartzako futbola izango dugu, emakumezkoen kasuan 7. jardunaldia izan genuen eta gizonezkotan 8.a. Emaitzak aipatzeaz gain larunbat goizean 8.30tan izango den jardunaldiko kiniela ere egingo dugu.

Ondoren Euskal Herria Kirola ekimenaren inguruan jardungo gara. Bere bigarren urte honetan egindako balantzea nolakoa izan den esango dugu. Gainera bazkidetza kanpaina bat habiatu dute, kirolzale edo kirolari zaren aldetik abantaila ezberdinak jaso ditzakezu, ikusi hemen.

Azkenik eta denbora baldin badugu urte honetan protagonista izan den historiko bat gogoratu nahiko genuke, Kasey Keller. AEB-ko atezain historiko hau makina bat talde ezberdinetatik igaro da, baita gure bihotzeko aRayo Vallekanon ere. Aipatzekoa da 1990eko Italiako munduko txapelketan parte hartu zuten jokalarietan bera izan dela erretiroa hartzen azkena.

Asko luzatzen ez bagara berriz ere kantxetara itzuli den jokalari bat gogoratuko dugu, XX. mendeko eskubaloi jokalari honena izendatu zuten suediar bat, ba al dakizu nortaz ari garen??

Playerotako Kupela eta Lagunak taldeko kideak gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!
Aurreko astean huts egin ostean hemen gara berriz ere zuei kirol inguruko albisteak gerturatzeko intentzioz. Pasa berri den astebukaeran partidu gutxi izan diren arren hauetan gertatu denaren berri emango dizuegu.
Hondartzara salo eginda Hawai aldera egingo dugu bertan Jhon Jhon Florencek irabazi baitu Koroa Hirukotza nahiz eta Kieren Perrow gailendu Pipelineko hondartzan Billabong Master Pipe proban.
Hondartzan jarrituz baina zarauzkoan kasu honetan playeroekin murgilduko gara beste behin ere. Gaurkoan Kupela eta Lagunak taldeko kideak izango ditugu beren denboraldien berri eman eta playeroen inguruan solasteko.

Beraz badakizue ez hutsik egin gaurko zitarai, 20.00tatik aurrera Arraio Irratian FMko 99.3an!!