Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Putzuzuloko azken Izerdia

Kaixo entzule maite!

Gaurkoa izango da gela arroxetik egingo dugun azken saioa. 16 urte hauetan esatari ugari pasa dira, hamaika gonbidatu etorri, beste horrenbeste kolaboratzaile espezialista gerturatu, ehundaka partiden kronikak egin, zenbait historiko gogoratu, kirol bitxiak errepasatu, gai ezberdinak jorratu, kirol ekitaldiak zein mahai inguru interesgarriak antolatu. Hau dena urte hauetan guztietan egiteko pertsona askoren parte hartzea ezinbestekoa izan da. 16 urte hauetako ibilbidearen isla izaten saiatuko da gaurko saioa, denboraldi hauetan zehar izan diren esatariak gerturatuko baitira. Hortaz, gaurkoa saio berezia izango da, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia 21.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Eskubaloi kontuak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurkoan eskubaloi kontuekin gatozkizue. Alde batetik Alberto Agirrezabalaga izango da gurean, gizonezkoen lehendabiziko taldearen denboraldiaren balantzea egiteko. Bestetik, Nahia Arruti ere etorriko zaigu Txaparrotaneko kontuen inguruan hitz egitera. Beraz, badakizue, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia, 21.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Playerotako finalistak biharko saioan

Kaixo entzule maite! Biharko saioan gela arroxa gainezka izango dugu playerotako finalistak gerturatuko baitzaizkigu. Urrian hasi zen denboraldia larunbat honetan amaituko da eta bertan parte hartuko duten seniorren bisita izango dugu. Lehendabizi Kopa jolastuko duten taldeetako ordezkariak izango ditugu eta ondoren Ligakoak. Elkarrizketaz gain denboraldiko azken kiniela ere egingo dugu. Ez galdu biharko saioa, 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Errugbya eta playeroetako final erdiak biharko saioan

Kaixo entzule!

Bi asteko atsedenaren ostean bihar itzuliko gara gela arroxera. Denboraldia bukatu berri dute errugbyko lagunek eta beraiekin arituko gara saio honetako gora-beherez.

Honetaz gain, playerotako kiniela ere egingo dugu, igandean final erdiak jokatuko direnez, gure apustuak egin beharko ditugu, eta zuek animatzen al zarete kiniela egitera? Beti bezala, hau guztia, bihar, asteazkena 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Herriko taldeen emaitzen errepasoa eta playeroen emaitzak gaurko saioan

Oporrak hartu aurretik azken saioa izango dugu hau eta bertan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Denboraldiaren azken txanpan sartuak dira eta beraien nondik norakoak kontatuko dizkizuegu.

Honetaz gain playerotako emaitzak ere errepasatuko ditugu, nesketan liga erregularreko azken partidak izan ziren eta mutiletan final 1/4nak. Hau guztia, gaur, asteazkena 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!