Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ithaka Ukatuz

Azkenean etxean da Zarautzko irribarrea!

Kaixo bidaiari maiteok!

Gaurkoan aspaldian herritik urrun ibili den lagun baten bisita jasoko dugu. Leire Garate bidaiari amorratu bat da eta hori horrela izanik ezin izan zion atzerrian lan egiteko aukerari muzin egin. Denbora dezentez ibili da Europako zenbait txokotan zuzenbidearekin erlazionatutako lanak burutzen, baina urria hastearekin batera etxera itzuli da, momentuz geratzeko asmoarekin, zenbat iraungo ote du?

Erantzun hau eta milaka istorio gaur 21:00tatik aurrera Arraio Irratian!!

Denboraldi berriari “Kuba”ko istoriekin emango diogu hasiera

Bai entzule maiteok, berriz ere hemen gara, eta inoiz baino gogo gehiagorekin gainera! Aste honetan Kubara omen goaz Manu eta Kaxperrek bertan izandako esperientzia ezagutzera, baina izenburuan agertzen diren kakotxak zer esan nahiko dute?

Adi egon eta ez galdu aste honetako irratsaioa, ezusteko ugari izango baititu! Fmko 99.3an 21:00tatik aurrera!! Aurtengoan 21:00TAN!!!

Non da ITHAKA?

Erraz irudika dezakegu Ulises, Ithakara itzulitakoan, Peneloperen musua jaso ondoren, bidaia laburrik ez dagoela esanez. Gurea kasuan azaroan hasitako bidaia ez da motza izan, luzea eta zabala esango genuke, baina gaurkoan geldialditxo bat egitea tokatzen zaigu. Udako oporraldiak ate joka ditugu eta tarte batez uhinetatik aldenduko gara. Ziur atseden honen ostean indar, istorio eta abentura pila batekin itzuliko garela!

Denboraldiko azken irratsaioan etxe giroan arituko gara, Cousteau jaunak Willy Fog elkarrizketatuko baitu, azken honek ezagutu dituen munduko txoko berezien inguruan jardungo direlarik.

Gurekin nahi zaituztegu ikasturte amaiera honetan, ziur Cousteau jaunak estuasunetan jartzen duela Willy. Mila esker denboraldian zehar gurekin izandako gonbidatu guztiei eta nola ez zuei, gure entzule finei! Beti bezala 21:30etan Arraio Irratian!

Aste hontan geldialdia

Bidaia askotan tuneletatik pasa behar dugu, eta aste hontan zuen esatari maiteei hori gertatu zaie. Beraz, aste hontan ezin izango dugu saioa egin. Hurrengo asteazkenean elkartuko gara berriz!

Saharako taupadak bizkortzen

Afrikako iparraldera goaz gaurkoan, basamortu erraldoi bat bisitatzeaz gain bertako egoera ezagutzeko aukera emango digutelarik Mireia Aizpuruk eta Onintza Olaizolak.

Ez ziren biak elkarrekin izan, baina munduko txoko berezi honetako bizipenak amankomunean jartzeko asmotan datoz! Bakoitzak bere ikuspuntu propioa eskainiko digu, eta aniztasun horretatik espero dugu zuek entzule maiteak aterako zaretela irabazten.

Ez huts egin Ithaka zaleok 21:30etan asteazkenero daukagun zitara!