Category: Hankak lurrean


Gaurko ttirriki ttarraka irratsaioa senda belar eta basa landareen ingurukoa izango da. Lehenik, Sara Letamendia aizarnarrak ohiko kolaborazioen atalean belarlatzaren inguruan arituko zaigu. Orantxe bertan jaso dezakegu basa landare hau, jangarria gainera eta hainbat onura dituena barne erabileran batez ere. Bestetik, Jone Aldabaldetreku izango dugu elkarrizketaren atalean. Basare basa landareen produktu eta tailerren inguruko informazioa eskainiko digu. Beti bezala arratsaldeko 19:30 20:30 artean Arraion! Osasuna!

 

Gaurko ttirriki ttarrakan ardoaz arituko gara, hain zuzen, Candido Besako Estirekin. Eskuernagan dute bodega eta ardo ekologikoan oinarria. Berarekin arabar errioxaz, elikadura burujabetzaz, feminismoaz eta beste hainbat gairen inguruan arituko gara. Izan ere, badirudi modan jarri dela eskutan kopa hartu eta han edo hemengo ardoen gainean ezpainak bustiz ezpainak dantzan jartzea. Ba al dakigu ordea, nola egiten den ardoa, nongoak diren, zein diren euren ezaugarriak…? Ea ba gaurkoan zerbait gehiago ikasten dugun Estirekin. On egin!!!

Martxoan zehar ttirriki ttarraka(hankak lurrean) irratsaioan emakumea eta lurra lantzen saiatuko gara. Honetarako, gaurkoan Aitziber Sarobe izango dugu ohiko kolaborazioan. Eko feminismoaren inguruan arituko zaigu Aitziber, feminismoa eta ekologismoa uztartzen dituen ideologia honen berri izateko aukera dugu beraz. Bestetik, Itziar aldera joko dugu eta baratzagintza ekologikoan lanean diharduen Mirian Arrizabalaga izango dugu gela arroxean. Doniene baserrikoa da berau eta ahizparekin batera duela hainbat urte ekin zioten merkatuetan nahiz saskietan. Honetaz gain, nekazaritza eta emakumeen inguruko galderak ere izango ditugu. Badakizue beraz, ostegunero bezala arratsaldeko 19.30 20:30 artean, osasuna!

Hileko azken ostegunetan egin oi dugun bezala ttirriki ttarrakan(hankak lurrean), hilabeteari errepasoa emango diogu lehenik, lurraren inguruko  gora behera zenbait iruzkinduz. Bestetik, Hernani aldera joko dugu elkarrizketa nagusiaren tartean. Karabeleko proiektuaren berri emateko Oier  Iurramendi izango dugu. Karabeleko irabazi asmorik gabeko egitasmoa izateaz gain, Esperimentazio zentro irekia da, bai publikoarentzat eta bai barazkigintza ekologikoaren sektoreko profesionalentzat, helburua nekazaritza ekologikoa sustatzea da, eta barazkigintza ekologikoaren ekoizpen eta kontsumo kultura zabaltzea.. Honetaz gain, buru gaixotasuna duten pertsonei eta baztertze arriskuan dauden beste kolektibo batzuei zuzendutako errehabilitazio psikosozialerako zentroa ere bada Karabeleko.  Hona beraz gaurko gure menua, astero bezala arratsaldeko 19:30 20:30 artean arraio irratian, non bestela!!

 

Gaurko ttirriki ttarraka(hankak lurrean) saioan oi bezala  kolaborazioen atalean  Sara aizarnarra izango da gurean. Kardabera eta txikoria izango ditu hizpide. Jangarriak diren landareak ditugu hauek, beraz hainbat erabilpenetarako baliagarriak, eta osasunerako mesede harrigarriak dauzkana: hezurretarako, zainetarako, azalerako… Bestetik gaurko elkarrizketa nagusian sakana aldera joko dugu, Aritz Ganboa  artzaina izango dugu hain zuzen ere. Bera Albi Gaztak gaztandegiko kide da eta Arruazuko proiektu  honen berri izateko aukera izango dugu, baita elikadura burujabetza eta beste hainbat kontutaz sakontzeko parada ere. Ez galdu beraz gaurko ttirriki ttarraka, ostegunero bezala 19:30 20:30 artean Arraio irratian. ON EGIN!

 

Powered by WordPress & Web Design Company
[ Back to top ]