Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Bapateko Unibertsoa

Aner Peritz eta Uxue Alkortari elkarrizketa aste honetan!

Ieup bertsozale!

Aste honetan Bapateko Unibertsoan Uxue Alkorta eta Aner Peritz elkarrizketatuko ditugu eta Gipuzkoako eskolarteko txapelketan egin zituzten ariketarik onenak izango ditugu entzungai. Saturnoko puntu-eraztunetan Jone Alberdiren erantzuna adituko dugu, eta teleskopiotik sekzioari dagokionez, hiru urte egingo dugu atzera, Felix Zubia aditzeko hain zuzen ere. Animatu!!

Osinaldeko finaleko bertsoaldi onenak entzungai aste honetan!!

Aupakaxo bertsozale!

Aste honetan Osinalde sariketako finaleko bertsoaldi onenak entzungai. Puntu-eraztunetan Ander Etxeberriaren erantzuna, nori jarri ote dio puntu berria? Gainera, Big Bang-en Lagun Izoztuaren bertso ikaragarria besteak beste eta Teleskopiotik sekzioan 10 urte egingo dugu atzera, Gipuzkoako eskolarteko txapelketari keinu eginez. Hau dena eta gehiago, asteazkeanean 20:00etatik aurrera arraion, EZ GALDU!!

Plazatik Gaztetxerako bertsoaldi onenak entzungai aste honetan!

Aupakaxo bertsozale!

Aste honetan Plazatik Gaztetxera sariketan parte hartu zuen Ane Peñagarikano Zarauztarra entzungai. Puntu-eraztunetan Joseba Aizpuruaren erantzuna, nori jarri ote dio puntu berria? Gainera, Big Bang eta Teleskopiotik sekzioetan Lazkao Txiki gogora ekarriko dugu hil zela 25 urte bete diren hilabete honetan. Hau dena eta gehiago, asteazkeanean 20:00etatik aurrera arraion, EZ GALDU!!

Image result for plazatik gaztetxea

Markel Eizagirre Argi Berri sarian entzungai aste honetan!

Aupakaxo bertsozale!

Aste honetan Argi Berri sariketan parte hartu zuen Markel Eizagirre Zarauztarra entzungai. Puntu-eraztunetan Jon Gabirondoren erantzuna, nori jarri ote dio puntu berria? Gainera, Big Bang sekzioan hainbat berri interesgarri izango ditugu eta Teleskopiotik-en, Oier Aizpurua entzungai. Hau dena eta gehiago, asteazkeanean 20:00etatik aurrera arraion, EZ GALDU!!

 

Erniarraitzeko bertsoaldi onenak aste honetan!

Aupakaxo bertsozale!

Aste honetan Erniarraitz sariketako finaleko bertsoaldi onenak izango dituzue entzungai. Puntu-eraztunetan Gorka Peñagarikanoren erantzuna, nori jarri ote dio puntu berria? Gainera, Big Bang sekzioan hainbat berri interesgarri izango ditugu eta Teleskopiotik-en, Erniarraitz sariketako pare bat ofizio entzungai. Hau dena eta gehiago, gaur gauean 20:00etatik aurrera arraion, EZ GALDU!!