Aufiiiiiiii!!
Lehengo igandean ez bezala, igande hontan, Apirilak 15, ahuntzak larretatik jeitsiko dira.
Ta gurekin batera Gurekin Wayko 2 kide eta ostiralean entzute”gor” nazionalera inputatu gisa deklaratzera joan behar duen laguna izango dira.
Bestalde Atzoko egunez Errepublika eguna ospatu zen EHko hainbat lekutan eta hortaz ere arituko gara.
Besteik gabe, Ariyo!!
Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula
Podcast: Play in new window | Download
Iepala!
Azken hilabete hontan aurreratu bezala, igande hontan lan erreforma berriaz eta etorkizunaz arituko gera hainbat sindikatukin.
Tartean ez da izango ELA, nahiz eta parte hartzera gonbitea luzatu, ez daudelako prest UGT eta CCOO sindikatuko kideekin mahai berberan esertzeko.
Ba hoixe, besterik gabe Adiorik ez! Iganderarte baizik!!
Eta ez ahaztu, zuen eritziak edota galderak ez dira inoiz soberan egongo.

Grabazioa entzuteko klikatu behean
Podcast: Play in new window | Download
Iepalaaaa!
Igande hontan, astian zehar izan diren kontuei gain begirada bat eman ostean, Pablo Sastrerekin izandako elkarrizketa izan genuen entzungai.
Pablo, Alfonso Sastreren semea izateaz gain, idazlea, talogilea, “ortxataria”… Alegia, todologo bat. Desazkundearen inguruan aritu ginen gehienbat, eta hortik abiatuta hainbat puntu izan genituen hizpide.
Elkarrizketa bukatu ondoren, Martxoak 31 Dinamitatuai! ekimeneko 3 kiderekin izan ginen. Bertan, gazte asanbladaren beharraz aritu ginen eta datorren larunbatean antolaturiko egunaren berri eman ziguten.
Eta bukatzeko noski, Martxoak 29 ostegunean greba egunaren inguruan ere aritu ginen.
Ostegunean KALEAN ikusiko garelakoan… Adiorik ez, A LAS BARRIKADAS!!

Grabazioa entzun ahal izateko klikatu behean
Podcast: Play in new window | Download
Aupa jendia!!
Gaurkoan ere Ahuntzaren gauerdiko eztula entzungai izango duzue, bai hoixe.
Stop desahucios Gipuzkoako elkarteko kide den Xabirekin izango dugu elkarrizketa.
Hala ta guztiz ere, gaurkoan asteko laburpenari gogor emango diogu, makina bat kontu izan baitira.

Ba holaxe, gaur igandea 21’tatik aurrera entzunen gire!!
Grabazioa entzun nahi baduzue, klikatu behean
Podcast: Play in new window | Download
Kaixooooo!
Igande hontan ere ezin muzin egin 21’tatik aurrera arraio irratian zuzen zuzenean izateari.
Lehengo igandean aurreratu bezala, Ijaunaren amarekin izango gera.
Urtebete baino gehio bahitua izan ostean, Otsailaren 17an izango da epaitua eta honen inguruan jardungo gara.
Marinarekin izan eta gero berriz, Ariolako 2 kide izango ditugu gela arroxean. Gaur burutuko den asanbladaz gain, izan ziren jardunaldiak baloratu eta etorkizunaz arituko dira.
Noski, betiko modun, zuen partehartzea ere eskertuko genuke.
Hau dena igandean 21’tatik aurrera
Ale ba, adiorik ez, etzirarte baizik!! 
Grabaketa entzun ahal izateko klikatu hemen behean