Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

SAHARA lurralde okupatua

Iepala!

Igande hontan Saharautz elkarteko kide diren Anselmo eta Xabier izan genituen gela arroxean.

Elkarrizketa mamitsua bezain interesgarria.

Halere, saioa hasteko, frantziar estatuan lehengo asteartean atxilotu zuten Ekhiñeren berri jakin asmoz, Joxe Marirekin, aitarekin, aritu ginen telefono bitartez. Iada, Fresnes-ko espetxean aurkitzen da bahitua.

Bakizue ba, idatzi iezaiozue gure sorgintxoari, eskertuko du dudik parik

EIZAGIRRE ZUBIAURRE, EKHIÑE 968745

Fresnes Maison d’arret

3, Alleé des Thuyas

94261 Fresnes

CEDEX

 

 

Memoria historikoa, ezin ahaztu

Kaixooo!

Igande hontan, Maiatzaren 5ean, 4 ahuntzak izango gara elkarrekin. Aspaldiko partez, bai.  Malintxe, Edonato, Sozi ta ni, Jardinero. Arraio kide izateaz gain, Lau Haizetara Gogoan-eko kide ere banaiz eta igande hontan hortaz jardungo gara.

Halere, beste kontu batzuk ere izango ditugu. Astean zehar izan direnaren inguruan, eta Getaira ere hotsegingo dugu, atun gorriaren kupu salmentaren inguruan solasteko. Zer dan? Ni Jardineroa naiz eta bestiak… en fin. Alegiya, ez dugula idea zipitzik ere kontu hontaz.

4 haize

Ba hau eta agian Malintxeren liburu gomendioa, igandean 21’tatik aurrera

TAO sistema Zarautzen

Igande hontan, Apirilak 21ean, TAO sistemaren inguruan arituko gara Mikel Goenaga zinegotziarekin.

TAOaren ordenantza berria izango dugu hizpide, hain zuzen ere.

Baina noski, ezin ahaztu 2 aste hauetan Boulevard-en eman den erakustaldia: ASKEGUNEA.

Hontaz aritzeko Eleako kide den Txerrarekin izango gara zuzenean.

Eta denbora izanez gero, Bilboko Tas-Tas  irrati libreko kide batekin nahiko genuke izan, 21 urte uhinak okupatzen izan eta gero uztea erabaki baitute.

Ba hoixe, hau dena igandean 21’tatik aurrera

askegune

Ez ahaztu ez barkatu

Ieu!  2 asteko geldiunea izan ostean, beriro ere gogo biziz itzuliko gera Arraio irratiko gela arroxera.

Iñigo Cabacasen hilketaren urteurrena izango dugu hizpide, eta memoriarekin jarraituz, Lau Haizetara Gogoan taldeko kide den Xabirekin alkarrizketan jardungo gara.

Halere esan, Donostiko Bulebarrera ere hots egingo dugula, eta bertan akanpaturik dauden gazteetariko batekin izango garela zuzenean.

cipy

Hau dena 21`tatik aurrera 99.3an

 

Igande hontan ERNAI izan beharko!

Aupa zuek!

Jaio berri den Ernai, EHko gazte erakundea, izango dugu hizpide aste hontan. Hortarako gela arroxera gonbidatu ditugu Garazi eta Hodei. Kapaz izango ote dira ahuntzen galdeketari aurre egiteko??

Eta noski, zoritxarrez, beste dei bat egingo dugu Azpeitia aldera Corrugados Azpeitiako delegatua den Kanporekin elkarrizketa bat egin asmoz.

Badakizue, igandero 21tatik aurrera… 99.3an.

ernai