Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Igandeko eztulak gaueko 9retan hasiko dira!!

Entzun HEMEN igandeko irratsaioa!!

Igande honetan ahuntzez gain, otsoak, artzaiak, otsoartzaiak eta artzaiotsoak ere izango ditugu Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean. Venezuelako zikloari amaiera ematen saiatuko gara, naiz eta gaiak gehiagorako ere eman… Oraingoan indijena bat ekarriko dugu gure fitxategi birtualean. Entzungo duzue…


Otsoa

Asteburuko ekitaldiei ere errepasotxoa emango diegu, nola ez. Bestalde, gogoratu, hemendik aurrera igandero gaueko 9ak aldera hasiko garela, sukaldean irratia piztu eta gurekin batera afaltzeko.

Ta gogoratu, gu inork ez gaituela ixiltzen! XD

Etxebizitzaren inguruko beste hitzaldi bat entzungai

Zarauzko Gazte Asanbladak urri osoan eginiko beste hitzaldi bat dugu entzungai arraio irratian. Urriaren 4an, Nekane Juradok eman zuen hitzaldia entzungai jarri genuen gure web orrian. Hitzaldi honen izena, Etxebizitza, urbanismo basatia eta prekarietatea izan zen.
Oraingo honetan, Urriaren 18ko hitzaldia igo dugu zuek entzun ahal izateko. Bertan, Ubaldo Ortiz, Zarauzko hirigintza zinegotzia eta Mireia Unamuno Antzuolako alkate ohia izan genituen instituzioen paperaz hitzegiten. Hitzaldi hau Putzuzulo Gaztetxean izan zen eta HEMEN duzue entzungai

Ahuntzak Venezuelatik!

Lehengo asteko eta igande hontako irratsaioak hemen dituzue:

2007-10-28
2007-11-11

Venezuela

Igande gauetako ixiltasunari aurre egiteko asmo betearekin gatoz berriz ere Arraio Irratiko uhinetara. Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioak Venezuelako egoerari buruzko erreportai-kronika-hitzjarioa burutuko du igande honetatik aurrera.

Ez dakigu zenbat irratsaiotan arituko garen (gure entzuleen eta eztarrien araberakoa izango baita) Venezuelan gertatzen ari den iraultza bolibariarrari buruz. Honek ez du esan nahi asteko errepasoa, NoJodas tartea edota lehiaketarik egingo ez dugunik.

Chavez


Igandean, oraingoz, gaueko 10etatik aurrera Ahuntzaren Gauerdiko Eztula!
Gurekin harremanetan jartzeko: ahuntza@arraio.net

Zarauzko Gazte Asanbladak antolaturiko hitzaldiak entzungai

Zarauzko Gazte Asanblada etxebizitzaren arazoaren inguruan antolaturiko hitzaldi batzuk entzungai izango dituzue arraio irratiaren eskutik.

Urrian zehar, ZAGAk, lau hitzaldi antolatu ditu Zarauzko eta inguruko etxebizitzen arazoa konpontzeko. Arraio irratia ere eztabaida horietan izan da eta batzuk grabatu ditu joan ezin izan duenak entzun ahal izateko.

Hasteko, Elkartzen taldeko Nekane Juradok emandako hitzaldia igo dugu zuek entzun ahal izateko. Etxebizitza, urbanismo basatia eta prekarietatea izan zen eztabaida honen izenburua eta HEMEN duzue entzungai.