Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Pako Aristi puntuari erantzutera!

Asteartean hilak 9, “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan Pako Aristi idazle urrestildarra elkarrizketatuko dugu. Iluntzeko zortziretan hasi eta bederatziak bitartean hainbat puntu jarriko dizkiogu, ea berak nola erantzuten dituen… Idazteaz gain, beste hainbat saltsatan sartuta dago; besteak beste, geurean izan genuen Mikel Markezekin batera hainbat kontu eta kantutan dabiltza.

Beraz, ez ahaztu urte berrian ere FMko 99.3 sintonizatzea, merezi du eta!


Pako

Hodei Collazorekin izerditan blai!!!

Asteazken honetan 20.00tatik aurrera Izarditan blain izango dugu zarauzko surflari onenetariko bat. Hodei Collazo izango dugu gure estudioan eta saiatuko gara Aritz Aranburu ere gurekin izatea, hau oraindik konfirmatzeko dugu. Jakina da bi surflari hauek munduan zehar asko ibiltzen direla eta azkenan tokitxo bat aurkitu dute beren agendan guri bixita egiteko. Beraz badakizue ez galdu egingo diegun elkarrizketa eta galderarik baldin baduzue zuzenean deitu edo bestela izerditanblai@arraio.org helbidera idatzi asteazkena baino lehen ta gusto handiz galdetuko diogu.


collazo
aritz aranburu

Neguko programazioaren aurkezpena

Iritsi zaizkigu hotzak gure etxeetako sukaldeetara. Baina ez duzue berotasun faltarik izango Arraio Irratia piztu ezkero! Neguko bero faltari aurre egiteko erremediorik osasuntsuena aurkezten dizuegu: NEGUKO PROGRAMAZIOA.

Bertan, berrikuntza gisa, irratsaio berri bat estreinatzen da gure artean: “Ganbara” . Asteazken eguerditan “AsteazkenERO”-ren ondoren izango da, 14:00tatik 15:00tara.

Honetaz gain, sorpresa berri dexente datoz FMko 99.3ra, hala nola, beste irrati libreak entzuteko aukera, gabonetan irratsaio bereziak eta abar luze bat.

Besterik gabe, eta negua bero has dezagun, BIZIKLETA MARTXA bat antolatu dugu larunbat honetan. Gomendagarria da antena bat buruan jarrita eta peto koloretsu bat ekartzea!


negu arraio

Santo Tomaseko azokan Arraio Irratia!!

Larunbat honetan burutuko da, Zarauzko AEK-ak antolaturik, Santo Tomaseko azoka. Arraio Irratia bertan egongo da eta irratsaio berezia prestatzen ari gara egun hortarako.
Goizeko 9etatik aurrera elkarrizketak, lehiaketak, berriak, inkestak eta abar luze batetaz gozatzeko aukera izango duzue.
Oraingoz ezin izango dugu zuzenean FM-n emititu, beraz hurbildu Ipurdi Plazara irratsaioa entzutera!!


Santo Tomas

Xabier Eizagirre Lisboako irratian

Aste honetan Arraio irratiko As noites da radio Lisboa saioan Xabier Eizagirre izango dugu, zarauztarra eta Jakin aldizkariaren erredaktorea. Hitz egingo dugu ldizkariaren sorreraz, historiaz, orainaz…
Gogoan izan aurten bete dituela aldizkariak 50 urte, eta bukatu berri den Durangoko azokan Argizaiola saria jaso duela.

Zuek bestaldean egongo zareten esperantzan…

Jakin

Aaaaah, ta galderaren bat helarazi nahi izanez gero elkarrizketatuari: asnoites@mail.com