Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Emakume ahotsak Highway 9n

Ostegun honetako Highway 9 saioan, emakumearen astea dela eta, rock musikaren historian egon diren emakume handienak izango ditugu gure artean. Besteak beste Patti Smith, Janis Joplin edota The Pretenders en abesti onenak entzuteko aukera izango du entzuleak. 20tn Arraio Irratian, ez galdu!

patti-smith.bmp

Gaurkoan ez da Izarditan blai-ko irrati saiorik izango

Apa kaxo! Halaxe da bai, gaurkoan ez gara irratisaio egitera joango, jardunaldi independentisten baitan gaur beste hitzaldi-mahai inguru bat dagoelako, hauxe da gaurko gaia: Eskola Gorria, Ikasle mugimenduaren erronkak hezkuntza sistema nazionalaren bidean, Ikasle Abertzaleak taldeko kide baten eskutik.

Jardunaldia 19.00tan hasten da, ta ordu bete baino gehiago irauten duenez gaur ez da gure saiorik egongo, ala ere baduze zer entzuna Arraio Irratian, mahai inguru hau zuzen zuenean eta esklusiban emitituko baita FMko 99.3an

Hurrengo astean kontatuko dizkizuegu gaurkorako genituen kontu batzuk eta asteburu honetan gertatzen direnak. Ongi izan!!

Haizeak gogor jo ta ere gu beti tinko

Apa kaxo!

Horrelaxe da bai, astebururako eman zuten ziklogenesiaren aurrean gu ez gara mugituko ez horixe. Aitzakia horrekin hainbat partida bertan bera geratu diren arren guk gure saioa egiteko arazorik ez dugu. Kirol batzuk atseden hartzera behartu dituzte ta beste batzuek betiko moduan zailtasunei aurre eginez jolasteko moduan izan dira.

Bera gaurkoan ere aste honetako emaitzak emango ditugu, neskek futbolean erditsi duten garaipena aipatu gabe ez dugu utziko, ez horixe. Lehen aipatu bezala gaurkoan kirol batzuen emaitzak faltako ditugu bai baña pilota puri purian dagoenez horren inguruko eztabaida izango dugu dj Xotamano ta Jorgeren artean.

Besterik ez, gehiago jakin nahi baduzue badakizue 20.00tatik aurrera sintonizatu Arraio Irratia!!

Jardunaldi independentistak egongo dira Putzuzulon

Jardunaldi Independentistak antolatu dituzte Martxoa osorako Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Martxoaren 1etik 27ra, hamaika hitzaldi eta tailer izango dira. Hitzaldi guztiak arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango dira eta Arraio irratiak zuzenean emitituko ditu Astelehenetako eta asteartetako hitzaldiak, baita astebukaerakoak ere. Ostegunetan direnak, zuzenean emititzen saiatuko gara. Hala ere, hitzaldi guztiak grabatuak izango dira eta ondoren sarean jarriko ditugu norbaitek entzun nahiko balu. Hau da Jardunaldi Independentistetako egitaraua:

M1:Hitzaldia_ Askapen Mugimenduak Munduan, Elkarlana eta kontraesanak
M4:Hitzaldia_Gazte Mugimendua Zarautzen
M9:Hitzaldia_Zarautz 2018, Zarauzko hirigintza plan orokorraren aurkezpena
M10:Hitzaldia_Eskola Gorria, Ikasle mugimenduaren erronkak hezkuntza sistema nazionalaren bidean
M13:Tailerra_Zuk zeuk komunikatu
M14:Zinema_Musika borroka tresna gisa
M15:Hitzaldia_Proiektu Txikitzaileak, askatasun nazionalaren beharra(Aht.tik abiatuz)
M17: Gazte Herria-ren Aurkezpena (Aste Santuko ekimena)
M22:Hitzaldia_Euskara Hizkuntza Zapaldua
M25:Hitzaldia_Sozialismoa
M27:Tailerra_Marxismoaren Metodoa eta jaialdi Independentista:

19.00 Bertso Poteoa Kale Animazioarekin Musika Plazatik
21.00 Afaia Gaztetxian (txartelak 8€tan Arrano, Eguzki, Gaztetxian)
23.00 Kontzertua
Ondoren Dj Independentista