Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Futbola izango da gaurko gai nagusia

Iepa kaxo!
Hemen berritzen dugu web orria aspaldiko partez. Gaurkoan saio bikaina dugu, lehenengo zatian emaitzak izango ditugu, bertan aipatzekoa da eskubaloian gizonezkoek lurralde mailako liga irabazi dutela jardunaldi baten faltan.

Herriko kirolekin jarraituz, igandean hondartzako futboleko itzulerako partidak izan ziren ezusteko askorekin. Horietako bat Ximut-Sei taldeak eman du final erditara sailkatuaz.

Ondoren pilota eta surfa izango ditugu. Binakako txapelketa amaitzen ari denez azken partidak aipatuko ditugu. Surfean Gold Coast-en, Australia aldean, bukatu berri dira bi frogak. Emakumezkoetan Roxy Pro txapelketan Carissa Moore izan da txapeldun eta gizonezkoen Quiksilver Pro-n Kelly Slater.

Azkenik Izerditan Blai-ko kideok Arraio Irratiaren 5. urteurrenaren harira antolatu dugun futbito txapelketa aipatuko dugu.

Surf denboraldi berria mintzagai Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!
Aurreko astean kale egin genuen kalera irten ginelako. Gure saioan eskaladaz gauza asko erakutsi zizkigun Labiano eta Xaporrari elkartasuna adierazteko. Gaurkorako saio interesgarri bat prestatu dugu, lehenengo emaitzak izango ditugu aste honetan ere denetarik izan baitugu.
Ondoren saioko ardatz nagusiari helduko diogu, surfa. Albiste ezberdinak ditugu hemen, Asier Munian eta bere olatu erraldoiak, Aizarnazabaleko olatu artifiziala eta txapelketen denboraldi berria hasi da Brazilen, Hang Loose Pro Conteste Fernando Noronha, hain zuzen ere.
Bakizue kirola entzuten gozatu nahi baduzue ez galdu gaurko saioa!

Belaontziak hizketagai gaur Izerditan Blaien

Kaixo entzule maiteak!
Gaurko egunerako beste saio eder bat prestatu dugu. Saioaren lehenengo zatian beti bezala emaitzak izango ditugu. Atal honetan azpimarratzekoak dira futbolean 3. mailako taldeak lortutako garaipen garrantzitsua eta igoera fasean nesken lehengo porrota.
Aste honetan playerotako beste jardunaldi bat dagoenez gure kiniela egingo dugu, kanporaketak jolastu aurretik bi partida bakarrik geratzen dira eta gauza oso estu dago.
Azkenik aste honetan bitxikeria bezala Barceloa World Race belaontzi lasterketa izango dugu hizpide. Lau urtetik behin egiten da lasterketa hau eta bigarren edizioa da aurtengoa. Bi lagunek munduari bira ematen diote inongo kanpoko laguntzarik gabe. Xehetasun gehiago jakin nahi ezkero bakizue, entzun gure saioa 20.00tatik aurrera!

Manu Urbieta historikoa gaur Izerditan Blaien

Iepa kaxo!
Gaurko egunerako saio berezi bat prestatu dugu. Alde batetik beti bezala zarauzko taldeek zer egin duten esango dugu. Gabonetatik bueltan talde denak berriz ere gogora hasi baitira.

Bestetik gaurko saioan historiko bati elkarrizketa egingo diogu. Hau ez da oso ohikoa baian bera etxekoa denez ez dugu aukera galduko. Bera Manu Urbieta da, garai batean Realeko futbol jokalaria izan zen, baita Sabadell, Figueras, Real Union eta Zarauzkoa ere, bere kirolari bizitza Granadako taldean amaituz. Makiña bat kontuz hitzegingo dugu gaur 20.00tatik aurrera berarekin. Auto istripu hartan zer gertatu zen eta JB jaunarekin zer gertatu zen, Real Madrilek Aritzbataldeko zelai mitikoa bisitatu zuenekoa ere gogoratuko digu.

Beraz badakizue, etzazue galdu gaurko saio bikain hau, historikoa izango baita.
Manu Urbieta jubenilletan