Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

ALDABA atariari egingo diogu tarte

Kaixo arraiozaleok!

Ostegun honetan berriz ere zuzeneko irratsaiotara itzuliko gara egindako gabon-opor etenaldiaren ostean. Maite dugu euskara eta maite dugu Arraio irratia, eta biharkoan, duela gutxi sortu berri den Aldaba atariari egingo diogu tarte Atalkan.

Blog honen sorreran eta hastapenean parte hartzen duten gonbidatuak izango ditugu eta saioak irauten duen ordubetean zehar, aldaba jo eta barrura sartuko gara gune honen zoko-moko guztiak ezagutzera. Bestalde, gonbidatuek aukeratutako kantuak ere aireratuko ditugu.

Hauxe ba bihar bertan, Arraio irratiko Atalka irratsaioan, 22’00etatik 23’00tara, zuen belarri eta burmuinaren gozagarri!

Bueltan gara astearte zaratatsu batekin

Aurreko astean huts egin ostean, bueltan gara beste astearte Zaratatsu batekin. Gaurkoan ordea bi lagunen falta somatuko dugu, Tximas eta Itsasorena. Aste honetako ordu eta erdi zaratatsua beraiei eskeiniko diegu.

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela gaur, gaueko 21:30etatik aurrera eta Adesalambrar irratsaio internazionalistaren ostean.

Aitziber Saroberekin ARKAMURKAz solasean

ATALKAn errepikapenekin jarraitzen dugu urtarrilaren 13ra artean.

Eta aste honetan, bere egunean entzun izan ez zenutenontzat, edo berriz ere gustura entzun nahi gaituzuenontzat, Zarauzko ARKAMURKA natur elkarteko kide den Aitziber Saroberi eginiko elkarrizketa izango duzue entzungai, ostegunean, 22’00-23’00etara, on egin!