Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Alderdi politiko minoritarioak eta hauteskundeen jarraipena

Kaixooo! Atzokoan hainbat alderdi politiko minoritarioekin aritu ginen elkarrizketan. PACMA, Por un mundo mas Justo, Partido humanista, EQUO eta POSI alderdiko kideekin izan ginen, hain zuzen ere.
Bukatzeko berriz, EAJko kide den Imanol Lasa eta EH Bilduko Joseba Permachek hauteskundetako emaitzak baloratu zituzten

Besteik gabe, iada entzungai duzue grabaketa

Gaur ere eztulka aritzeko gogoz!!

Kaixoooo! Gaurkoan ere elkarrizketa ugari izango ditugu gurean.
Alde batetik, lehengo astean aurreratu bezala “Las comunidades sin estado en las montañas vascas” aurkeztu berri den egiletako batekin izango gara, Itziar Madinarekin hain zuzen ere.
Eta bestetik, Sare antifaxistako kide batekin izango gara,beraien historia, helburu eta egitasmoez luze ta zabal jarduteko asmoz.
Noski, Jardinero, Edonato eta Soziren artean elkarrizketak ez dira faltako.
Malintxe berriz, Madeira irletan erreportai gastronomiko bat egiten ari denez ez da gurean izango. Baina lasai, datorren igandean bertan izango dugu.
Ale ba, hoixe gaurkoan.

Adiori ez, geroarte baizik
Grabaketa entzuteko klikatu beheko poadcastean

Atzokoan Ahuntz guztiak gela arroxean

Kaixooo!
Atzokoan Sozi, Ijauna, Malintxe, Jardinero eta Edonato izan ginen arraio irratiko egoitza nagusian, gela arroxean hain zuzen ere.
Asteazkenean deitua dagoen Greba egunaren baitan jardun ginen.
Tartean, Entzutegi nazionalean lehengo astean hasitako epaiketaren inguruan ere aritu ginen Hernaniko auzipetutako gazte batekin.
Eta bukatzeko, tarte berriari hasiera eman genion: Malintxeren tartea.
Atzokoan, Malintxe eta Hernan Cortesen inguruan aritu zitzaigun eta hainbat liburu irakurtzeko gomendioak ere eman zituen.
Ba hoixe, zuzenean entzuteko aukera izan ez zenutenak hemen behean duzue grabaturiko audioa.
Besterik gabe, esan Asteazkena 26an Arraio Irratiak ere bat egingo duela greba egunarekin eta 8tatik aurrera jarraipen berezia egingo duela beste irrati libreekin elkarlanean.

Ahuntzak berriro ere eztulka

Aufiiiiiiiii! Zemouz gea?? Jakinaren gainean bagaude uda luze joan zaiela entzule askori.
Baina lasai, iritsi da eta eguna. Igande hontan, Irailak 16, 21’tatik aurrera eztulka aritzeko gogo biziz izango dira Jardinero, Edonato eta Malintxe handia.
Denboraldi hontan berrikunta batzuk izanen ditugu eta hauen berri jakiteko igandean entzun besterik ez duzue.

Badakizue ba. adiorik ez igandea 21’rak arte baizik!!
Grabazioa entzuteko behean klikatu

Igande hontan Iñakorekin izango gera

Kaixoooooo!!!
Ba bai, igande hontan, Ekainak 10, Iñaki Eizagirre Zarauzko zinegotziarekin izango gara gela arroxean.
Aurrekontuak, urtebete Bildu Udal gobernuan dela,esanak eta izanak…
Kontu ugari aterako direla aurreikusten dugu.
Eta nola ez!! Zuen parteartzea ere ezinbestekoa izanen da ahuntzak eztula ozenago egin dezan.
Edozein galdera, ideia, hausnarketa, etab. ez galdu aukera eta facebookera edota zuzenean deitu gure tfno zbkira (943868183).

Hau dena Igandean 21’tatik aurrera 99.3an zuzen zuzenean.
Adiorik ez, iganderarte baizik!!