Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Hassana LIBRE

Igande hontan Sahara izango dugu hizpide, beste behin ere

Hassana Aalia ekintzaile sahararraren inguruan arituko gara. Asilo politikoa ukatu dio Espainiak, eta kanporatzeko arriskuan da. Marokok bizi osorako zigorra jarri zion epaiketa fartsa baten ondoren, eta Saharara bidaliz gero atxilotua, torturatua eta espetxeratua izateko arriskuan da.

Askapenako kideekin arituko gara kasuari buruz, eta bide batez, Saharako herriaren egoeraz. Gari Berasaluze eta Julen Aranguren gurekin izango ditugu gela arrosean -orain gutxi egon dira Saharan-. Greziari ere botako diogu begiratua, hauteskunde emaitzen berri izan ahala.

Ez galdu! 21:00etatik aurrera FM 99,3an, edo zuzenean internet bidez: arraio.net

hassana

SAREkada

Igande hontan asteko kontuak izango ditugu hizpide. Lehen elkarrizketa Ainhoa Baglietorekin izango dugu astelehenean bera taretean zela 16 atxilotu izan ziren eta guzti hontaz arituko gara.

Bestetik, lehengo urtean atxilotutako Herrirako kideak ere ezin ahaztu. Deklaratzera jon behar izan baitute astean zehar Guardia Zibilen koarteletara langileen eskubideen kontrako delituekin lotutako ikerketa baten harira.

Eta noski, Josu Uribetxeberria ere gogoan izango dugu. Agur eta ohore!!

Hau dena eta gehiago, Malintxeren eskutik, igandean 21’etatik aurrera

josu

 

Parisen eta Bilbon

Igande hontan, 2015eko ahuntzen lehen irratsaioan, Sozi, Zirri eta Edonato izan dira Arraio irratiko gela arroxean.

Parisko gertakizunak hizpide izan dugu bertan bizi den Peru Iparragirreren ahotik.

Eta bestetik, Bilbon buruturiko manifestazio jendetsua. Honekin batera, presoen alde Madrilen puerta del Solen eginiko ekintzan parte hartu duen kide batekin izan dugu elkarrizketa.

Urtea hasteko irrtsaio interesgarria benetan.

charli

Pandora, 28ak libre,,,

Iepale!!

Gaurkoa Soziren faltan, Malintxe, Zirri eta Edonato izango dira Arraio irratiko gela arroxean.

Aste hontako Bartzelona eta Madrileko atxiloketak, beste muntai bat alegia,

28 euskal gazteen epaiketaren amaiera

Kubako desblokeoa Malintxeren eskutik

Eta beste hainbat kontu. xelebreak batzuk

Hau dena 21’etatik aurrera

aqnark