Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Martxoaren 8a, Kurdistandik

Kaixo ahuntzak!

kurdistan_emakumeen_mundu_martxa_5

Igande honetan ere saio bikaina izango dugu. Martxoaren 8a Kurdistanera begira igaroko dugu. Emakume kurduak ematen ari diren pausoak erreferente bihurtzen ari diren honetan, Samara Velte kazetariak emango digu  egiten ari diren aldaketen berri. Bertatik bertara ezagutu du borroka hori, eta berriki Euskal Herrira etorri diren emakume kurduekin egoteko aukera ere izan du.

Emakumeen Mundu Martxa Kurdistandik abiatu da aurten, eta aukera izango dugu hango berri jasotzeko ere.

Beti bezala, igandean 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! Ez galdu!

 

 

Entzun ahaztu gabe

Igande hontan, beste behin ere, entzuteko irratsaio interesgarri bat.

Osoigo, interneteko webgune baten inguruan arituko gara, bertako arduradunetako batekin, hain zuzen ere.

21’45 inguruan Gasteizera joango Andoni Txasko elkarrizketatzeko. “Martxoak 3” plataformako bozeramailea.

Asteartean 39 urte beteko dira Espainiako poliziak bost langile hil zituela Gasteizen. Urtemugarekin batera, Martxoak 3 elkarteak Europako Parlamentuan agertzeko eskaria erregistratuko du. “Espainiako estatuak Europako Giza Eskubideen araudiak hausten duela salatzeko”. Hortaz arituko gara.

Eta bukatzeko, atzo burutu zen internazionalismo jardunaldiaren inguruan arituko gara antolatzailetako lagun batekin.

m3Hau dena eta gehiago 21’etatik aurrera Arraio irratian

TORTURA STOP!!

Igande hontan, Otsailak 15, Bruselas eta bartzelonara joango gara.

Bruselasen bizi den Xabier Makazaga zarauztarrarekin izango gara. “El caso Portu-Sarasola. Los encubridores de la tortura al desnudo” argitaratu berri duen liburuaren inguruan aritzeko.

Herrialde katalanetara ere joango gara, Bartzelonan bizi den Jesusu Rodriguezekin solastu asmoz. Directa aldizkariko arduraduna eta “Ciutat Morta”ko gidoilaria dugu. Honekin ere, 4F ostean izandako tortura kasuak izango ditugu hizpide.

Hau dena eta gehixeago Malintxe, Edonato, Sozi eta Zirriren eskutik.

torturaEz galdu gaurko irratsaioa. 21’etatik aurrera Arraio irratian, FM 99.3an

Ley Mordaza, zigor kode berria eta aste hontako PP/PSOE Itun antiterrorista

Igande hontan, Otsailaren 8an, beste irratsaio interesgarri bat

Hontan, izenburuan aipaturiko lege eta itun berriak izanen ditugu hizpide.

Mordaza legea eta Zigor kode berriaz solasteko Paz Frances Salhaketako abokatua izango dugu

Eta Amaiurreko diputatu eta abokatua den iker urbina aste hontako itun berriaren inguruan arituko zaigu

Hau dena eta gehiago, Malintxe, Zirri eta Edonatoren eskutik

ley21’etatik aurrera FM 99.3an edo interneten

Hassana LIBRE

Igande hontan Sahara izango dugu hizpide, beste behin ere

Hassana Aalia ekintzaile sahararraren inguruan arituko gara. Asilo politikoa ukatu dio Espainiak, eta kanporatzeko arriskuan da. Marokok bizi osorako zigorra jarri zion epaiketa fartsa baten ondoren, eta Saharara bidaliz gero atxilotua, torturatua eta espetxeratua izateko arriskuan da.

Askapenako kideekin arituko gara kasuari buruz, eta bide batez, Saharako herriaren egoeraz. Gari Berasaluze eta Julen Aranguren gurekin izango ditugu gela arrosean -orain gutxi egon dira Saharan-. Greziari ere botako diogu begiratua, hauteskunde emaitzen berri izan ahala.

Ez galdu! 21:00etatik aurrera FM 99,3an, edo zuzenean internet bidez: arraio.net

hassana