Press "Enter" to skip to content

Egilea: asnoites

santa kruz apaiza as noitesen

egun berria estreinatzen dugun honetan, biografia berri bat as noites da radio lisboa saioan, santa kruz apaizaren abentura eta kalenturak, betiko moduan zentsura eta lotsik gabe

astelehena 12, 9-etatik 10-etara, as noites

as noites: SANTA BARBARA INGURUEZ SOLASEAN

santa

Otsailaren 8-ko saioan bi gonbidatu izango ditugu, Marina Lertxundi eta Aitana Lertxundi.

Beraiek, Xabin Beobiderekin batera, PAISAIA BERRESKURATZEKO PROIEKTUA – Santa Barbara-Mutxio-Vista-Alegre- ZARAUTZ lana burutu zuten Zarauzko Udalarentzako. Bertan aipatutako ingurunearen balio paisajistikoa eta Torreoiaren berregokitzea aztertu zituzten, baita, halaber, zenbait proposamen ludiko-kultural egin ere.

As noites otsailaren 8-an 9-tatik 10-etara.

Otsailaren 12-tik aurrera, as noites astelehenetan!

SANTA AGEDA ETA SANTA ESKEA AS NOITESEN

ageda

otsailaren 1-eko saioan, arma tiro pun atalean, santa ageda martiriaren bizitza eta santa eskea izango ditugu hizpide

alternatiba.com atalean aldiz, erakusketa interesgarri baterako gonbidapena luzatuko dugu

otsailaren 12-tik aurrera, astelehenetan izango da as noites da radio lisboa saioa uhinetan betiko orduan, 9-etatik 10-etara

AS NOITES: URTARRILAREN 25-eko SAIOA

Urtarrilaren 25-eko saioan, Arma Tiro Pun atalean, Garbiñe Manterola izango dugu gonbidatu. Berak CEIT ikerkuntza zentroko Ingurugiro Ingenieritza sailean ur-araztegietarako sistema berri baten ikerkuntzan dihardu buru belarri, eta bere esperientzien berri emango digu.

Betiko moduan ostegunetan bederatzietatik hamarretara: As noites da radio Lisboa

Altzoko Erraldoia As noites-en

Altzokoerraldoi

Gaurkoan Migel Joakin Eleizegi Arteaga, Altzoko erraldoairen bizitza izango dugu aztergai Arma Tiro Pun atalean. Gizon puska hau 2.42 metro neurtzera iritsi zen eta europan zehar ibili zen, inguruko guziak ahozabalik lagaz.
Betiko moduan, ostegunetan gaueko 9-etatik 10-etara As noites da radio Lisboa