Press "Enter" to skip to content

Egilea: asnoites

el vasco de la carretilla as noitesen

Martxoaren 26-ko saioan miguel larregi el vasco de la carretilla-ren bizitza izango dugu ahotan. Gizonak Argentina oinez zeharkatu zuen apostu baten aitzakian, baina gerora bere bizitza huraxe izango zela erabakita, halaxe jarraitu zuen, batera eta bestera bere orgatxoarekin.

Ez galdu abenturazale honen biografiatxoa. Betiko moduan, astelehenetan 9-etatik 10-etara: as noites da radio lisboa

zarauzko errekak asnoites-en

 

zarautz

 

Martxoaren 19-ko saioan Zarauzko erreken inguruan ihardungo dugu nagusiki, honetan aditua den Pedro Aranzibia zarauztarrarekin. Egungo egoera, historia, etorkizuna… denak izango ditugu hizpide.

Galderaren bat izan ezkero: asnoites@arraio.org

Betiko moduan astelehenetan, 9-etatik 10-etara, as noites da radio lisboa arraio irratian.

praile haitz I as noitesen

martxoaren 6-ko saioan debako praile haitz haitzuloaren inguruan jardungo dugu, bertan eginiko aurkikuntza zoragarko diska, porentri bezain harrigarriak aireratuko ditugu, eta baita, nola ez, hizpide izango dugu bere etorkizuna, benetan arriskuan den jakite aldera. Hemen haitzuloaren zenbait argazki eder

Hauez gain, betiko moduan, astearen errepaso zorrotza, asteko diska, torperdo kapitaina…
astelehenetan gaueko 9-etatik 10-etara: as noites da radio lisboa

aaaaaa, eta gure helbide berria: asnoites@arraio.org

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala as noitesen

a

Gaur, hilak 26, aurreko asteko atsedenaren ondoren, Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalaren inguruan jardungo dugu, horretan aditu den batekin, gure Josu hain zuzen ere. Agiriaren sorreraren nondik norakoak, bere beharra, bere zilegitasuna, bere balioa…

Betiko moduan, astelehenetan, 9-etatik 10-etara as noites da radio lisboa

aaaaaaaa, eta asteko diska Maddi Oihenart eta Josetxo Goia_Aribe