Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2023

Iñaki Gil de San Vicenterekin NATOri buruz solasean

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoaren 12an, Iñaki Gil de San Vicenteren kolaborazioa izan dugu. Hain zuzen ere, gaurko egunez, 1986an, Hego Euskal Herriak ezetz esan zion NATOn sartzeko espainiar estatuan antolatu zen erreferendumean; eta atzo, martxoaren 11ean Bilbon manifestaldi nazional bat burutu zen NATO eta Europar Batasunaren aurka. Ba bi osagai hauek kokteleran sartuta egin dugu gaurko irratsaioa, Iñakiren hitzjario amaitezin bezain interesgarriarekin.

Entzun ezazue!

Nagore Odriozola eta Arritxu Iribar kirol kazetarien kolaborazioa gaurko saioan

Kaixo entzule! Martxoak 8 honetarako bi kirol kazetari hadien kolaborazioak izango ditugu. Biak ala biak ezagunak dira bakoitza bere esparruan aitzindari izandirelako. Biak dira kirol kazetariak eta beraien ogibidea nola bizi duten azalduko digute.

Kolaborazio interesgarri honetaz gain, playeroak ere aztertuko ditugu, emakumezkoetan 2. faseko 2. jardunaldia izan zuten eta gizonezkoek fase erregularreko azkena, hortaz, kanporaketak nola geratu diren argitu da.

Beti bezala hau guztia 20.00tatik aurrea Arraio irratian, FMko 99.3an!!