Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2020

Iñigo Eizagirre “Eiza” gaurkoan gela arroxean

Kaixo entzule maite!

Negu giro honetan etxean geratu eta zer hoberik Arraio entzutea baino? Gainera gaurkoan herriko harri jasotzaile bat izango dugu, Iñigo Eizagirre “Eiza” alegia. Gela arroxera etorri izan da behin baino gehiagotan eta oraingoan ere mikroen aurrean izango dugu. COVID-19ak dena hankaz gora jarri duen honetan, harri-jasotze munduan izan duen eragina nolakoa izan den jakingo dugu bere ahotik.

Beraz, ez hutsik egin eta sintonizatu 21.00tatik aurrea Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Abenduak 6, pentsionistak eta Samai-zuloko sorgiña Ahuntzekin!

Kaixo entuzle!

Gaurko irratsaioa ere berezia izango da. Hasteko, gaur, abenduak 6 izanik, Espainiar inperioak inposatu zigun Konstituzio sakrosantuaren egunaren inguruan herrian antolatu diren ekimenak izango ditugu hizketagai, antolatzaileekin. Ondoren pentsionistak hartuko dituzte gure mikrofonoak, larunbatean burutu zuten manifestazioaren arrazoiak, egungo egoera eta aurrera begira egingo dutenaz aritzeko. Kolaborazioaren tartean Samai-zuloko sorgiña etorriko zaigu, beti bezala, kontu interesgarriekin. Eta ongi amaitzeko, maitasun/gorrotozko efemerideak!

Zer gehiago nahi duzu? Eguraldi ona? Ba hori ezin dugu lortu (oraingoz) baina seguru gure uhin askeek berotuko dutela zure sukalde, egongela edo ohea. Beraz sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an 21:00etan eta goxaatu zaitezte gurekin!