Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2020

LEIHOTIK AT! Podcasta – 12.atala

Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua!

HAMABIGARRENA: “GALDERA IKURRAK IKASKIDE”

ZUZENIAN IRRATIAN TA JARRAIAN BI KONTZERTU EAR, PETTI TA PEROTA CHINGO!

Hamabigarren atal hontan ziurgabetasun egoeran dauden bigarren batxilergoko ikasliakin izan gea. Zarauzko Oteitza Lizeoko bi ikasleren testigantzak jasoitugu, ta elkarrizketako atalian, bestalde, Azpeitiko Ikasle Autodefentsa Sarekuakin solasalditxo bat euki deu ikasketa prozesuai aurre iteko martxan jarri duen dinamika dala-ta. Aisialdiko tartian Martxel Mariskal idazlian testu bat ta Gata Cattanan olerki baten errezitaldi musikatua prestatu dizuegu, arintze aldea.

Osasun eta krisi sozial honen aurrian, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kidiok ezteu besuak gurutzatuta geatzeko asmoik. Guk argi dakau: isolamenduan aurrian erantzun kolektibua ta desinformaziyuan aurrian begirada kritikua. Etxian gaude, bakartuta, isolatuta… Baino ez dezaun egoera ontzat eman.

Entzun Leihotik At!

Isolamenduaren aurkako VIII. bertso saioa!

👑Iepakaxou! Iritsi da ostiral berri bat eta gaurkuan ere💫 Bapateko Unibertsuak 💫 proposamen berri bat daka zuentzat: Urola Kosta ordezkatuz zarauztarrak eta Goierri ordezkatuz Urretxu-zumarragarrak. Lau bertsolari gazte hauek, ohi bezela 20tatik aurrea 99.3 FM ta Arraio.eus atariyan!🍻 🎤🤙