Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2018

Playeroetako kopako finalistak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan playeroen inguruko hainbat gonbidatu izango ditugu. Aste honetan, kopako finalistak izango ditugu gela arroxean eta urrengoan ligakoak. Honela bada, Arrano-Kepa Loidiko kapitaina eta Kirol Zudendari-Psikologoa gerturatuko dira, Kutixiko jokalariak ere gonbidatuak izan badira ere, oraindik ez dugu agertuko diren baizkorik jaso. Hauekin amaitu ostean Lukaseko jokalariak etorriko dira, beren lehen parte hartzean kopako finalera iritsi bidea nola izan den argitzera. Balearri Elkanokoak ere deituak izan diren arren ezin izango dute bihar gela arroxera gerturatu, lastima.

Beraz, playeroetako koparen inguruko xehetasun denak jakin nahi badituzue, ez hutsik egin eta sintonizatu bihar 18.00tatik aurrera Arraio Irratia FMko 99.3an!!

Osinaldeko finaleko bertsoaldi onenak entzungai aste honetan!!

Aupakaxo bertsozale!

Aste honetan Osinalde sariketako finaleko bertsoaldi onenak entzungai. Puntu-eraztunetan Ander Etxeberriaren erantzuna, nori jarri ote dio puntu berria? Gainera, Big Bang-en Lagun Izoztuaren bertso ikaragarria besteak beste eta Teleskopiotik sekzioan 10 urte egingo dugu atzera, Gipuzkoako eskolarteko txapelketari keinu eginez. Hau dena eta gehiago, asteazkeanean 20:00etatik aurrera arraion, EZ GALDU!!

Altsasukoak, Boro… ASKE!

Kaixo lagunok!

@Ekinklik

Iruñean Altsasuko gazteen alde egindako manifestazio historikoaren biharamunean, nola ez, gazte horien epaiketa izan dugu hizpide. Manifestazioan izan ginen gu ere, eta han bildutako iritziak izan ditugu entzungai.

Altsasukoena ez da, ordea, bihar Madrilen hasiko den epaiketa bakarra: La Haineko kazetari Boro ere epaitzekoak dira, monarkiaren aurkako protesta baten berri emateagatik. Epaiketa aurreko orduetan, Bororekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Muntaia polizial hauen berri emateaz gain, Lakaritarren kolaborazioa ere izan dugu asteon.

Igandero, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3! Esan dozenki!