Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2017

Rubio jauna Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixow, gaurko Kaiolatik saioan Elektropeñaren bidelagun fidel den Ruben Rubio izango dugu protagonista. Zarauztartutako lasartear honek, doinu bihurri, ilun eta dantzagarriak maite ditu, eta urtetako esperientzia du bere magalean. Azken aldian Elektropeñarekin batera Zarautz eta inguruko herriak dantzaarazten diardu, gaurkoan sesio eder bat prestatu digu, asteburuari indarrez ekiteko!!!! Ez galdu!!! Up the kaiols!!!

Playerotako finalak, herriko taldeak eta surfa gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Oporrak hartu aurretik egingo dugun azken saio honetan tarte berezia eskainiko diogu playerotako finalei. Urrian hasi zen denboraldia amaitzear dagoen honetan azken kiniela egingo dugu. Igandeko protagonista batzuk gurean izatea nahi genuen baina badirudi mikrofonoen aurrean jartzeak nolabaiteko errespetua sortzen diela, mikrofonorik gabe epelak entzun behar izaten ditugun arren. Hau alde batera utzita herriko taldeen errepasoarekin jarraituko dugu, aurreko saioan gizonezkoen taldeak errepasatu genituenez oraingoan emakumezkoen txanda tokatzen da hauek ere beraien helburuak lortzear baitaude.

Azkenik surfari ere tarte bat egingo diogu, alde batetik Australian bukatzear da maila goreneko zirkuituko bigarren froga eta bestetik 10 egunen buruan gure herrian izango dugu bigarren mailako txapelketaz ariko gara.

Hau dena beti bezala Arraio irratian izango duzu entzungai, 18.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Armagabetzeari buruzko saio berezia Arraion

Euskal Irratiek saio berezia egingo dute datorren larunbatean burutuko den armagabetzeari buruzko deialdia dela eta. Ekitaldia ere emitituko dute eta Arraio Irratiak seinalea hartuko du larunbatean.

Euskal Irratietan bi irrati saio egingo dira zuzenean Baionatik. 09:00etatik aurrera zuzenean izango dira, seguraski 11:00ak arte, baina programazioa moldatuko duta beti aktualitatearen arabera, eta arratsaldean 15:00etako ekitaldia ere zuzenean emango dute.

Jabi Destruye gaurko ZarataZarautz irratsaioan

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan Javi Destruyeren bisita edukiko dugu. Azken aldian Ezin Izan taldearen inguruan jardun genuen berarekin, taldeko abeslaria da eta. Oraingoan ordea, gustoko dituen abestiak jarriko ditu gurean. Gaueko 21:30etatik aurrera zita zaratatsua duzue Arraio irratian.

Jabirekin egin dugun irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.