Iepa kaixo entzuele maiteak!

Asteazken honetako saioan gonbidatu berezi batzuk izango ditugu. Beste behin Ketako ordezkariak izango dira gurean aurten lortu duten igoeraren inguruan hitz egiteko. Aurreko astebukaeran lortu zuen Getaiko taldeak lehengo denboraldian galdutako maila berreskuratzea. Orioko taldearekin batera agian datorren urtean eskualdeko 3 talde aurki daitezke ohorezko erregional mailan.

Saskibalioko albisteak ere aipatuko ditugu. Urte hasieran hitza eman zuen bezala Eneko Landa gurean izango da. EBAra igotzeko fasea jolasteko sailkatu du Lehioak Zarautz eta honen inguruan mintzatuko da bihar gurean.

Honez gain playeroak aipatu beharko. Ostiral goizean finalak jokatuko dira zarauzko hondartzan, eta kiniela egiteaz gain ligako finalean lehen aldiz arituko den Txiki Politeko Eukene izango da gurean.

Azkenik ezin ahaztu larunbatean Oviedon eskubaloiko taldeak ABFra igotzeko partida garrantzitsua duela Logroñoko talderan aurka. Denbora izanez gero Australiara egingo dugu zirkuitu nagusiko 3. foga bukatu baita. Gogoratu hau dena asteakenean 20.00tatik aurrera izango duzuela entzungai, Arraio Irratian, non bestela!!
GETARIA2-15-2-11-CELEBRACIÓN-3

« »