Iepa kaixo!

Oporrak hartu ditugun arren, agindu bezala tourreren aitzakian saio berezia egingo dugu astelehenean. Aurten gainera inoiz baino mendate gehiago jarri dituzte antolatzailean guk lan gehiago egiteko.

Mulhouse eta La Planche des Belles Filles artean jokatuko den zirrara eta mozioz beteriko etapa honetan 161.5 kilometrotan lehen mailako lau mendate, bigarren mailako bi eta hirugarren mailako bat igo beharko dituzte.

Bertan gertatzen dena kontatuko dizuegu 15.00tatik aurrera. Aipu teknikoak egiteko gonbidatu berezi lortzen gabiltza emankizuna aberasteko. Gogoratu gure betiko porran parte har dezakezutela fazebuk, telefono edota uso mezularien bidez!

PROFIL

« »