Press "Enter" to skip to content

Eskozia eta Ingalaterraren arteko errugby partidaren kronika

Iepa kaxo entzule maiteak!

Aste honetan gela arroxean ez dugu gonbidaturik izango, gure bidali berezia den Gerard Bridgeren telefono deia jasoko dugu. Murrayfielden jokaturiko partidaren kronika berezia ekarriko digu berak, 6 nazioen txapelketako bigarren jardunaldian Eskozia eta Ingalaterra izan bait ziren nor baino nor.

Hau baino lehen ordea, herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu, futbolean mutilen albiste txarrak eta nesken berri onak nabarmenduz.

Saioa bukatzeko playerotako kiniela egingo dugu, eguraldiak bertan behera uzten ez baditu behintzat igandean 10.30tan beste jardunaldi bat izango baita. Hau dena asteazkenean 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!
79018_140208_6naciones_escocia_inglaterra_farrell

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude