Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2013

Ateak Itxi errauskailuari eta Parot doktrinari

Kaixooo!

Igande hontan berriro ere tfnoa izan dugu parte.

Zubietako errauskailua izan dugu hizpide Gipuzkoako Foru aldundiko ingurumen zuzendaria den Ainhoa Iraolarekin eginiko elkarrizketan.

Gerora Ateak Irekiko kidea den Piturekin izan gera. Aspaldiko partez, Ainhoa Bagliettorekin ere  izan gara ditxozozko Doktrinaren inguruan jarduteko.

Eta nola ez, Malintxe eta Edonaton ahots liluragarriak… Jejejeje

Alegiya beste irrtsaio interesgarri bat. Beste behin ere…

ateakireki

 

 

 

 

 

Emakume ahotsak Atalkan

Gaurko Atalka saioan emakume ahotsak izango dira protagonista. Batzuk ezagunagoak, PJ Harvey, Patti Smith, Marianne Faithfull… Eta beste batzuk ez hainbeste. Bitxikeriren bat edo beste entzuteko aukera ere izango dugu.

Badakizue, gaur 22.00etatik 23.00etara, FMko 99.3an!!

Kantu zerrenda:

– PJ Harvey eta Bjork, “Satisfaction” (The Rolling Stones)

– PJ Harvey, “Dark places”

– Patti Smith, “Free money”

– Marianne Faithfull, “Mistery of love”

– Izia, “Life is going down”

– Scout Niblett, “Gun”

– Ellie Goulding, “Roscoe” (Midlake)

– Cat Power, “Nude as the news”

– Daughter, “Youth”

 

Ketako lehendakari Josu Mujika Izerditan blai saioan

Apa kaxo entzule maiteak!

Aste hontarako elkarrizketa interesgarri bat dugu zuentzako. Asteburu honetan Zarauzko taldeak eta Getarikoak aurrez aurre jokatuko dutenez Ketako lehendakaria gonbidatu dugu partida honen inguruan hitz egitera.

Honez gain herriko taldeen emaitzak izango ditugu saioaren lehen zatian. Elkarrizketa amaitzeko playerotako kiniela egitera gonbidatuko dugu Josu bezala zuek ere. Igande honetan 4. jardunaldia jokatu baita 9.15tan zarauzko hondartza.

Azkenik surfari aipua egin gabe ezingo dugu saioa amaitu. Hawaien Koroa hirukoitzkeo lehendabiziko froga hasi berri denez bertako berri emango dizuegu.

imagenes8877a