Apa kaxo!

Gaurko egunerako ere saio aparta prestatu dizuegu. Lehenengo zatian herriko kirol taldeen emaitzak emango dizkizuegu, rugby eta eskubaloiari tarte berezia eginaz. Bietan igoera faseak jokatzen ari biera eta jada etxekoa dugun Txufok rubyko emaitzen berri emango digu.

Ondoren playeroei tarte berezia eskainiko diegu. Larunbat honetan, bai larunbat goiz honetan jokatuko baitira finalak. Guk kiniela egingo dugu eta zuek ere horretara animatzen zaituztegu.

Azkenik saio amaitzeko bihar aurkeztuko duten ekimen baten inguruan jardungo gara. Ostegunean 19.00tan kiroldegiko bilera aretoan Eskola Kirolaren Aldeko Plataforma aurkeztuko baitute. Ea etorkizun hurbil batean bertako partaiderenbat gela arroxera ekartzen dugun gai honen inguruan solasteko.

Azkenik Kortxero ZikiƱa ere etorriko zaigu. Australian amaitu berri baita etzandako surfeko zirkuitu nagusiko bigarren froga eta hemen gertatutako azalduko digu.

PlayPlay

« »