Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2013

Isuo Sasiia, Elia eta Iturriarekin Salda

Apirilaren 14an, igandean, kontzertu akustiko ederra izan genuen Putzuzulo Amets Fabrikako terrazan.

Isuo Sasiia, irratsaio honetako esatari, eta Elia entzun genituen lehenik kitarra eta zeharkako xirulaz poema txinatar euskeratu batzuk musikatzen.

Ondoren Iturria eta bere bandak abesti gozo eta ederrak eskini zizkiguten. Hau dena terrazan igande arratsaldez eguraldi paregabearekin, a ze gozatua!! Hemen dago entzungai kontzertua.

Kontzeru honetako abesti ederrenak entzuteari eskeini diogu irratsaioa, eta amaitzeko Xabier Leteren abestiren bat ere gogoratu dugu.

Gozatu!

Ez ahaztu ez barkatu

Ieu!  2 asteko geldiunea izan ostean, beriro ere gogo biziz itzuliko gera Arraio irratiko gela arroxera.

Iñigo Cabacasen hilketaren urteurrena izango dugu hizpide, eta memoriarekin jarraituz, Lau Haizetara Gogoan taldeko kide den Xabirekin alkarrizketan jardungo gara.

Halere esan, Donostiko Bulebarrera ere hots egingo dugula, eta bertan akanpaturik dauden gazteetariko batekin izango garela zuzenean.

cipy

Hau dena 21`tatik aurrera 99.3an