Kaixo entzule maiteak!

Aurreko astean kale egin genuen kirol konpromezuengatik, baina gaurkoan saio bikain bat prestatu dugu zuentzat. Lehendabiziko zatian herriko taldeen emaitzak izango ditugu beti bezala eskubaloiko eta errugiko albiste bereziekin.

Ondoren hondartzako futbolari ekingo diogu iganean gizonezkoen final laurdenak eta emakumezkoen final erdietako joaneko partidak jokatu baitziren. Hemen gertatu zenaren berri emango dizuegu, polemikarako beta izango da ezpairik gabe.

Azkenik orain aste bat Australian, Bells Beachen, maila goreneko zirkuituko bigarren froga amaitu zenez bertan gertatutakoaren berri emango dizuegu, ezusteko batzuk egon baitziren.

Beraz badakizue ez hutsik egin gaur 20.00tatik aurrera!!

DSC_0100[1]

« »