Iepa kaxo!!
Hemen gara berriz ere, asteazkeneko saioak amaitu ditugun arren saio bereziak egiteko gogoz gaude. Tourra pil pilean dagoenez pirineotako lehendabiziko etapa zuzen zuzenean zuei eskainiko dizuegu. Cugnaux-en hasi eta Luz Ardidenen amaituko den etapa honek 211 km izango ditu lehen mailako mendatea Hourquette d’Ancizan igo ostean Tourmalet mitikoa gainditu beharko dute Luz Ardidenen amaitzeko.
Pedro Mari Goikoetxea eta Periko Delgado jasan ezin badituzue sintonizatu Arraio Irratia 15.15tatik aurrera etapa bikain hau kontakizun ezin hobe batez gozatzeko.
Hilabetea: uztaila 2011
Podcast: Play in new window | Download
Atzoko ZarataZarautz irratsaioan Juanma eduki genuen berriz ere ordu eta erdi luze batez. Juanmaz gain gainera, Mattingunen bisita ere izan genuen, B Jaunaren hutsunea estaltzeko.
Bertan, 80ko hamarkadako talde Britainiarrak entzuteko parada izan genuen. Discharge, Disorder, Chaos UK, Varukers…
Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berrzi HEMEN.
Podcast: Play in new window | Download
Uztailean ere belarriak berotzeko gogoarekin gaude ZarataZarauzko kideak. Gaurkoan, ez dugu gonbidaturik izango baian ohiko hirukotea zarata jartzen egongo gara, nola ez.
Gogoratu zita zaratatsua duzuela, gaueko 21:30etatik aurrera.
Iepa kaxo, pelayosanak pasa dia ta bizirik gaude!!! Ueeeeee!!! Bizirik eta elektronika gosez gaña!!! Tema asko lortu, jeitsi, konpartitu… ditut egun hauetan, eta gaur lau haizetara zabalduko ditut. Bihar gainera desertu txikian izango gara pintxatzen Lizarriturri dj doktorea eta Elektropeña, Txaparrotan-eko egitarauaren barruan, beraz badakizue, ez galdu gaurko saioa eta are gutxiago biharko zit, 22:00-tatik aurrera Desertu txikian!!! UP THE KAIOLS!!!