Iritsi zaizkigu hotzak gure etxeetako sukaldeetara. Baina ez duzue berotasun faltarik izango Arraio Irratia piztu ezkero! Neguko bero faltari aurre egiteko erremediorik osasuntsuena aurkezten dizuegu: NEGUKO PROGRAMAZIOA.

Bertan, berrikuntza gisa, irratsaio berri bat estreinatzen da gure artean: “Ganbara” . Asteazken eguerditan “AsteazkenERO”-ren ondoren izango da, 14:00tatik 15:00tara.

Honetaz gain, sorpresa berri dexente datoz FMko 99.3ra, hala nola, beste irrati libreak entzuteko aukera, gabonetan irratsaio bereziak eta abar luze bat.

Besterik gabe, eta negua bero has dezagun, BIZIKLETA MARTXA bat antolatu dugu larunbat honetan. Gomendagarria da antena bat buruan jarrita eta peto koloretsu bat ekartzea!


negu arraio

« »